Baheketan gazteen %52k parte hartu du, eta PCRen %2k eman du positibo

0
2114

Osakidetzak denera 6.161 biztanlde deitu zituen baheketan parte hartzera, hau da, 13 eta 40 urte arteko arrasatearrak.

PCRa egin nahi zuten neska-mutilek telefonoz deitu zuten erietxera bertaratu aurretik. Horrela, Osakidetzak aurreko asteazkenerako, hau da, baheketaren lehen egunerako, 1.317 gazteri hitzordua emana zien.

Era berean, bigarren egunerako (aurreko ostegunerako) 1.378 hitzordu emana zien, eta horietatik 664 Arizmendi Ikastolako, Arrasate Institutuko eta Lanbide Heziketa Eskolako ikasle dira. Ostiralerako hitzordua izan zuten 819 pertsonatatik 498 ikastetxe horietakoak dira.

Kontuan hartu behar da ikasle gazteenen kasuan, ikastetxeen bitartez egin zela hitzorduaren eskaera, Osasun-zerbitzuekin elkarlanean.

Beraz, Arrasateko 6.161 gazteetatik 3.514k hitzordua eskatu edo/eta jaso zuten baheketarako. Hau da, gazteen %57k.

Datu horiek “ez dute esan nahi hitzordua jaso zuten gazte guztiek baheketan parte hartu dutenik”. Izan ere, hitzordua hartu zuten 3.514 gazteetatik 3.256k egin zuten PCRa. Horrek esan nahi du gazte guztien %52’8k egin zuela testa.

PCR horietatik guztietatik positiboak %2’2 izan zen, Debagoieneko ESIk gaur jakitera eman bezala. Halaber, erakunde honek parte-hartzearen inguruko “balorazio positiboa” egin du.

Baheketan parte-hartze handiena izan zuen adin tartea 13 eta 18 urte artekoa izan zen. Izan ere, adin horietako %75’6k egin zuen testa. Baliteke, horretan zerikusia izatea 13 eta 18 arteko gazteen hitzorduez Osakidetza eta ikastetxeak elkarlanean arduratzea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen