Arrasateko baheketako emaitzak “baheketa amaitu arte ez” dira jakinaraziko

0
981

Irudia: Irekia.

Arrasateko baheketa printzipioz bihar arte (asteartera arte) luzatu da. PCR masibo horiek “amaitu ostean” Osasun Sailak emango ditu jakitera. Izan ere, “baheketako egun bakar bateko emaitzak emateak ez du zentzurik, bai ordea bere osotasunekoak”.

Hori adierazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, orain ematen ari den prentsaurrekoan. Sail honek herritarrei dei egin die baheketan parte hartzera. Mondraberrik baheketako emaitzak jakin ostean ezagutzera emango ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen