Baheketak, Unibertsitatean ere lanean dabilena, guztira 16.700 hitzordu eman ditu oraingoz

0
1831

Debagoieneko ESIk informatu du gaur Osasungintzako 20 profesionalek unibertsitatean dihardutela ikasleei eta irakasleei PCRak egiten. Izan ere, “10 eta 40 urte arteko biztanleria da behaketen gutxien parte hartzen ari dena”.

Zenbait argazki: Debagoieneko ESI.

Baheketa astelehenean hasi zen, eta jarduera honetan “30 profesional lanean dabiltza goizez eta arratsaldez 6 urtetik gorako 23.500 pertsonei arreta egiteko, 22.000 arrasatear eta 1.500 aramaioar”.

“Baliabide eta antolaketa esfortzu hau herritarren eskura jarri da, eta helburu du Debagoieneko transmisio komunitarioa geldiaraztea”.

Orain arte 16.707 herritarrei eman diete hitzordua, ikastetxeetako eta Unibertsitateko ikasleak barne.
“Gaur, abenduak 17, unibertsitatean parte-hartzea handitzeko, 20 profesional unibertsitatera joan dira, baheketa ikasleei eta irakasleei egiteko”.

Debagoieneko ESIk azpimarratu du “bigarren olatu honen intzidentzia handiena 10 eta 40 urte arteko biztanleriak izan duela. Hain zuzen, adin-tarte honetan izaten ari gara parte-hartze txikiena, eta horregatik herritarrei dei egiten diegu osasun zentroarekin harremanetan jar dadin”:

  • Arrasateko Osasun Zentroa: 943 03 52 50
  • Osarean: 900 20 30 50

“Beharrezkoa bada, PCRak egiteko epea luzatuko da, egun gehiago egingo dira, pertsona asintomatiko positiboen eragina gutxitzeko. Horiek transmititzen ari dira euren senideei eta ingurukoei Eskualdean”.

“Guztion kolaboraziorekin, adin tarte guztietako herritarren kolaborazioarekin, hobeto egingo diegu aurre hirugarren olatuaren ondorioei”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen