Baheketa (%71ko parte-hartzea) astearte arte luzatu da, batez ere gazteentzat

0
1239

“Gutxien parte hartu duten biztanleei dei egiten jarraitzen diegu, 20-40 urte bitartekoei”. Astelehenean eta asteartean, baheketa 10:00etatik 15:00etara egingo da. Horretarako, asteburu honetan hitzordua eskatu ahalko da.

Arrasateko eta Aramaioko ikastetxeetako eta Unibertsitateko ikasleen zitazio orokor bat egon denez, “nahiz eta ikastetxe horietan parte-hartze ona izan, deitutako ordutegietan bertaratu ezin izan zutenei aukera ematen zaie datozen egunetan proba egiteko”.

“Berriz ere dei egin nahi diegu Arrasate eta Aramaioko biztanleei PCR proba egin dezaten, Debagoieneko transmisio komunitarioa gelditu ahal izateko modu bakarra”. Gaur arte 17.136 pertsonak bat egin dute baheketa honekin.

Bigarren olatu horretan metatutako intzidentzia bereziki handia izan denez 10-40 urte bitarteko biztanlerian, “baheketa horretan gutxien parte hartu duten biztanleei dei egiten jarraitzen dugu, 20-40 urte bitartekoei, hain zuzen ere”.

Horregatik, baheketa handitu egiten da, PCR probak ateratzeko zerbitzua Debagoieneko Ospitaleko Kanpoko Kontsulten eraikineko beheko solairuan jarrita mantenduz.
Horretarako, hitzordua hartu beharko da Arrasateko osasun zentruan, 943 035250 telefonoan edo Osarean 900 20 30 50 telefonoan. Telefono bidezko zitazioa asteburu osoan mantenduko da, goizez eta arratsaldez.

“Guztion lankidetzarekin minimizatu ahal izango dugu sintomarik gabeko pertsona positiboek eskualdeko senideei eta hurbilekoei transmititzea, eta are gehiago datozen jai egunotan”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen