Badon* operak ‘Milia Lasturkoren eresia’ taularatu du, besteak beste

0
424

Korrika Kulturalaren harira, Ines Osinaga Urizar arrasatearrak, beste zenbait sortzailerekin batera, antzeztu eta abestu du gaurko emanaldian. Besteak beste, Arrasaten XV. mendean zendutako Milia Lasturkoa gaitzat hartu dute.

Korrika 2024 gero eta gertuago daukagu, eta gaur Korrika Kulturalaren baitan, Badon* proiektuak opera garaikidea eskaini du Amaia Udal Antzokian.

Formatu anitzeko ikuskizuna da, baliabide bisualak (argia, bideoa), zuzeneko musikak (organikoa eta elektroakustikoa), mugimenduak, literaturak eta bertsoak baliatzen dituena.

Ildo honetan, ‘Mila Lasturkoren eresia’ izeneko hileta-kanta eskaini du, hil-kanta anonimoa, Arrasaten Erdi Aroan hildako Milia Lasturkoari jarria.

Izan ere, proiektu kolektibo honek diziplina ezberdinak baliatzen ditu mezuak jendarteratzeko, musika, olerkigintza edota antzerkia, besteak beste. Datozen asteetan emanaldi gehiago eskainiko ditu Euskal Herrian, eta hemen duzue agenda

Erlazionatutako albistea:

Ines Osinaga sustatzaile, ‘Badon*’ lanak Korrika Kulturala bultzatuko du

2023ko apirilaren 19an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen