Jai hauetako Komisiñuak antolatuta, aurten ere lau sari izango dira: koadrila, karroza, koadrila gazte eta taberna onenetzat, hain justu.
Aratusteen zapatua otsailaren 22an ospatuko da ohiko pregoi, desfile eta sari banaketarekin, giro onean ziurraski.
Egun honek gure herriko kaleak eta tabernak umorez, kolorez, irudimenez,… bete gura ditu, urtero bezala.
Honezkero ikusgai daude 4 sariak Olarte kaleko Eguren arrandegian: koadrila, karroza, koadrila gazte eta taberna onentzako sariak.
