Badator Txikilandia 2020!

Aurten ere nobedadez josita dator, besteak beste, ur xumba Musakolako igerilekuan eta Gaztelandia gunean scape rooma.

0
902
Txatxilipurdi

Testua eta kartela: Txatxilipurdi. Argazkia: Marijo Simon. 2019ko abenduak 27, ostirala.

Urtearekin batera badator Txikilandia 2020, urtero bezala nobedadez josita. 28 urteko ibilbide luzea duen egitasmoak ez du galdu bere esentzia. Aurten ere, zuekin eta euskaraz, Gabonetako oporralditxo hauetan ederto pasatzeko eta gauza ugariz gozatzeko asmoarekin gatoz. Ezin ahaztu jolasa eta euskara direla gure ardatz. Hortik, datorkigu aisialdia hezitzailea gauzatzeko eta amesteko grina.

2020ko Txikilandia urtarrilaren 2an, 3an eta 4an ospatuko dugu. Hona hemen prestatutako egitaraua:

URTARRILAK 2:

Igerilekuan emango diogu hasiera egitasmoari, eta hiru gune izango ditugu. Igerileku handian puzgarriak izango dira haurren gozamenerako eta 11:00etatik 11:45ra ere, ur jolas dinamizatuak izango dira.

Igerileku txikian berriz, 0-6 urte bitarteko haurrei eta beraien laguntzaileei egokitutako jolasak izango dira ordu berean. Bestalde, 12:00etan, ur xumba egiteko aukera izango dute haur, gaztetxo eta familiek. Ur parkea 10:30tik 13:30ra egongo da zabalik.

Arratsaldean, Uarkapera mugituko gara eta bertan rokodromoa, photocall-a, esperimentazio gunea, gazte gunea, ipuin txokoa, puzgarriak, karaokea,… izango ditugu.

URTARRILAK 3:

Goiz eta arratsaldez,  Uarkapeko parkean egongo gara, goizez 10:30-13:30 eta arratsaldez 17:00-20:00 bitartean.

URTARRILAK 4:

Goizez 10:30tik 13:30ra bitartean egongo da aukera parkean jolasean aritzeko. Arratsaldean berriz, 17:00etatik 18:30ra bitartean egongo da parkea zabalik.

Izan ere  18:30ean, Irrien Taupadak ikuskizuna egongo da Uarkapeko pilotalekuan, Martinber eta Tiratatxo izango ditugu gurean.

EGUNERO:

12:00etan eta 18:00etan ipuin kontaketa eta karaokea egongo da. Ipuin kontaketa gune lasaian eta karaokean kantxa nagusian.

Produktu ezberdinen zozketa ere egingo da egunero 18:30ean, sarreran erantzun dituzten galderak egin ostean produktu ezberdinen zozketan sartuko dira haur  eta gazteak. Herriko komertzio eta enpresek emandako produktuak zozketatuko ditugu.

IPUIN TXOKOA ETA ESPERIMENTAZIO TXOKOAK:

Aurreko urtean bi txoko hauei emandako eraldaketak izandako arrakasta eta balorazio positiboa kontuan izanda, aurtengoan aurreko urteko planteamendua egonkortzearen eta osatzearen alde egin dugu. Berritasun moduan, eta Ekin Emakumeak elkartearekin elkarlanean, Saharatik etorritako emakume batek ipuin kontaketa bat eskainiko du.

Beraz, aurreko urtean bezala, ipuin  txokoan irakurketaz eta goxotasunaz gozatzeaz aparte, ipuinari loturiko tailertxo ezberdinak izango dira haurren sormena lantzeko. beran, elementu naturalak txertatu eta horiekin gauza ezberdinak sortzeko aukera izango dute: story cupak, harriekin istorio ezberdinak….

Esperimentazio guneei dagokienean aurtengoan ere gune honek bi azpigune izango ditu. Gune batean material naturalez eginiko jostailuekin gozatzeko aukera izango da. Bestan aldiz, egun bakoitzean materiak ezberdin bat izango da, eta hori erabiliz jolasteko gauzak sortu beharko dituzte.

GAZTELANDIA:

Aurtengo berritasunen barruan, nerabeen eskaintza indartzearen aldi egin dugu apustu. Horretarako, hiru egunetan zehar balio anitzeko espazioa (mahai jolasak, aldizkariak, ping-pong,..) eskaintzeaz gain, egunero zerbait ekintza berezi egongo dira denbora tarte zehatz batzuetan.  Esaterako, sua lasai ilunetan, zirko tailerra, kaleko dantzak  Camdem Town Bergarako talde baten eskutik, antzerki tailerra, etab…

MERIENDA OSASUNGARRIA:

Haurren elikaduraren garrantzia eta aurreko urteko arrakasta kontuan izanda, merienda osasungarria hiru arratsaldetan izango dugu Txikilandian.

PARKOUR GUNEA:

Herriko nerabe zien haurren artean oso zabaldua dagoen modalitateari eskainiko diogu tartea gure kantxa nagusian. Zirkuitua diseinatzerako orduan herriko gazte zerbitzuetan erabiltzaile gisa ari direnen laguntza izango dugu gune hau  beraien irudimen eta esperientziaz aberasteko. Gune hori adin ezberdinetako erabiltzaileei egongo da zuzenduta.

PREZIOAK:

BONOAK:

– 1-3 urte bitarteko haurrentzat: 5,5 euro.

– 4-12 urte bitarteko haurrentzat: 9 euro.

SARRERAK:

– 1-3 urte bitarteko haurrentzat:  3 euro.

– 4-12 urte  bitarteko haurrentzat: 4 euro.

– Ikuskizunera sartzeko prezioa: 4 euro.

Topakide eta familia ugariko kideek 0,5 euroko deskontua izango dute, hau baieztatzen duen agiria erakutsita.

Udaleko Gizarte Zerbitzutik laguntza jasotzen duten familiek, oraingoan ere, jasoko dute Txikilandiako sarrerak eskuratzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen