Badator jostailu truke merkatua, txartelen truke jostailuak jasotzeko eguna

0
170

Testua eta argazkiak: Txatxilipurdi elkartea.

Bihar (asteartea) 12:00-13:30 bitartean Txatxilipurdiko bulegoan jasoko dira azken jostailuak.

Zapatuan berriz, 11:30etik 13:30era bitartean, Biterin, jasotako jostailu guztiak jarriko ditugu ikusgai eta txartelak dituztenek  gustukoa aukeratzeko tartea izango dute.

Koloretako txartelak 11:30-12:30 bitartean trukatu ahalko dira eta zuri-beltzekoak 12:30-13:30 bitartean.

Bestalde, jostailuak sortu eta jolasteko tailerra egongo da bi ordutan zehar.

Larunbatean Biterira gerturatzeko deia egiten dugu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen