“Badago zer ikusi eta ikasi Arrasaten”

0
1094

‘Arrasate Hiribildu Bizia’ herriko bisita gaur goizean egin da. Bisitak bi txandatan egin dira: lehena gaztelaniaz 11: 00etan eta bigarrena euskeraz 12: 15ean. Hau kontatu digu bisita gidatuan izan den herritar batek.

Ugutz gidari jatorrak kontatu digu ARRASATE izena Harresi-Ate -tik datorrela eta ez hiribildutik baizik aurreagotik, harresi naturala zen Udalatxen atea zelako gure herria.

1260an fundatu zen Arrasate herria, 1200 arte Nafarroa-ko erreinuaren parte izatetik Gaztelaren menpe pasatu ostean.

Udalatxeko meategietako harri eta burdin eta urekin lantzen zen Ferrerias eta Olarte kaleetan XVI.mendean Arrasateko industria. 

Udalatx-eko meategietako kare-harriekin eraiki zen udaletxea XVIII.mendean, 1760 inguruan, nahiz ta lurreko hare-harriak Bergarakoak diren. Udaletxeko harrietan, itsaso tropikalaren azpian zegoneko fosilak ikus daitezke. Eta sarrerako zutabeetan neurriak (vara castellana, zein garia neurtzeko anega laukiak).

Hiribilduko harresiak 6 ate izan zituen, eta gaur egun 3 gelditzen diren arrren, harietako bakarra dago hasieratik eraldatu gabe, zurgin kantoikoa hain zuzen ere, harlanduan lehoia eta gaztelua ageri direla. Portaloiko atea Gazteluondotik ekarritakoa da. 

Biterik herrirari eskeinitakotik Gebara etxea dago soilik zutik, eskola aurreakoiak desagertu dira eta. Karlistaden ondotik etorri zen herrira Frantzia eta Ingalaterran ikasitako Pedro Biteri,eta herriaren onurarako eraiki zituen eskolak, laikoa, mixtoak eta komun eta guzti.

Artazubiagatarren etxea, Bedoñatik etorri ziren Oñatiko jauntxoaren menpekotasunetik ihesi, foruen babesera. Badago interesgarria den non ikasi eta ikusi Arrasaten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen