Babes neurri ugari hartu ditu pertsona nagusientzat Iturbide egoitzak

0
1133
protokoloa

Bisitak mugatu behar izan ditu, langileek lanorduetan 8 aldiz garbitzen dituzte eskuak, gela batzuk prestatu ditu,…

Arrasateko egoitza honek protokoloa aktibatu du, eta ondorioz hainbat neurri hartu ditu koronabirusaren aurka.

Normalean senideek eta lagunek ateak eguneko ordu gehienetan zabalik izan dituzte, baina babes neurri gisa, “orain bisita ordubatekoa da egun bakoitzeko. Halaber, egoiliarraren senide edo gertuko pertsona bakar batek egin dezake”.

“Egoiliarrak ondo daude, ez dago inor koronabirusak kutsatuta, eta kanpoko arriskuak ekiditeko, hainbat neurri hartu behar izan ditugu” azaldu du Iturbide egoitzako koordinatzaile Olatz Etxabek.

Bisitariek, langileek, hornitzaileek eta egoitzara sartzen diren pertsona guztiek “eskuak ondo garbitu behar dituzte, eta tenperatura hartzen diegu. 37 grado zentigrado baino gehiago izanez gero, ezingo du eraikinean egon”.

Bisitak sarreraren solairuan egiten dira, hau da, “ez dira goiko solairuetan egiten orain arte bezala. Horretarako, beheko solairuan bi gela baliatzen ditugu”.

Goian aipaturiko neurriak Iturbideko langileek normalean ere hartu izan dituzte, baina egun hauetan zorrotzago betetzen dihardute, baita beste bat ere:

“Langileek lanegunetan 8 aldiz garbitzen dituzte eskuak alkoholdun desinfektatzaile batekin, besteak beste, otorduak baino lehen”.

Hortaz gain, “taldekako jarduerak (bingoa, mezak,…) eten behar izan ditugu, eta normalean bata bestearengandik metro batera jartzen ditugu”.

Hala eta guztiz ere, egoiliarren bat gaixotuko balitz “3 gela prestatu ditugu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen