Bertako babarrunen dastatzea martxan dago Seber Altube plazan. Izan ere, bertan prestaturiko babak eta piperrak jendartean doan banatzen dabiltza. Hortaz gain, ohiko eskaintza zabala eskura dago bertan, eta Eusko Label produktuen 10 otar zozkatuko dira gaurko erosleen artean.



