Babarrun zuri txikia eta arabar pinta gorria dastagai izan dira Azokan

0
1393

Ohiko otarra zozkatzeaz gain, Eusko Label produktuen 10 lote banatu dira.

Giro ona Sebero Altuben gaur goizean egin den Azokan. Arrasateko herritarrek eguraldi ona aprobetxatu eta plazara hurbildu nahi izan dira giro onaz, kalitatezko produktuez eta, jakina, banatu diren babarrun hautaketaz gozatzeko.

Produktu honetan ere “baserritarrak adituak dira, eta jendeak aprobetxatu beharko luke baserritarren jakituria sasoiko eta bertako generoari buruz galdetzeko”, animatu dute antolatzaileek. 

Ohiko otarra zozkatzeaz gain, “Haziren eskutik 10 saski zozkatuko dira, Eusko Label produktu bete saski”. Denera 15 stand inguru izango ditu Zapatuko Azokak.

Erosketa egitean erosleak tiketa jasoko du, eta zapatuan hiru hobari izango ditu: baba dastaketa, 10 Eusko Label loteren zozketa eta hileroko Otarra, azoka bertako ekoizle batek prestatuta. On egin eta zorte on!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen