Babak dastatu eta erosteko aukera izan da Bertako Produktuen Azokan

0
2631

Azaroari dagokion azoka egin da goiz eta eguerdian Seber Altube plazan, Ibai-Artek, Deba Garaia Landa Garapenak eta Arrasateko Udalak antolatuta.

Arizmendi Ikastolako Oinarrizko Lanbide Heziketako Sukaldaritza taldeak prestatu eta zerbitzatu ditu 12 kilo babarrun.

Sasoiko produktu hau arabar pinta gorria dugu, eta LHko lagunek bertaratu diren herritarrei ez ezik, saltzaileen artean ere banatu dute.

Korrika Batzordeko kideak materiala saltzen hasi dira, eta merkatuan oro har sasoiko zein ohiko produktuak eskaini dira goiz eta eguerdian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen