Testua: Arrasateko Udala. Argazkia: MB artxiboa.
Azken urteetan egin den bezala, baba izango da protagonista azaroko Bertako Produktuen Azokan. Azoka bihar, larunbata, egingo da. Urteko azken azoka izango da, eta ohiko postu eta ekoizleez gain, baba dastaketa egingo da.
Prestatuko dira 10 kilo baba Seber Altube Plazan eta zozketatuko dira 10 otar Euskolabel produktuekin osatutakoak. Babak 11:00etatik aurrera dastatu ahal izango dira eta zozketa 13:00etan izango da.
Erosketa tiketarekin, zozketan parte hartzeaz gain, Biteri parkingean 2 ordu doan izateko aukera dago.
