Arabako aurtengo 8 kilo baba gorri ekarri ditu Joseba Martinez de Mendijurrek gaurko azokara. Ondoren, Fernan Calvo sukaldaria azokan bertan prestatzen aritu da.

Halaber, azokako antolatzaileek jaki goxo eta beroa bertaratutakoen artean banatzen dihardute. Gainera, Euskolabel produktuz betetako 10 saski zozkatuko dituzte 13:00etan.

Horiez gain, gaurko azokan beste 18 stand zabalik daude, herritarrei eskaintza zabala eskainiz, besteak beste, azokan bertan prestaturiko jakiak. Euria eta hotz egiten duten arren, herritar kopuru polita bertaratzen ari da Seber Altubera.







