Baba dastaketa egingo da azaroko Bertako Produktuen Azokan

0
455

Beheko testua eta kartela: Arrasateko Udala / Argazkia: MB artxiboa

Ohiko moduan, Arrasateko Udalak bertako produktuen azoka antolatzen du hilaren hirugarren zapatuan, eta azarokoa ikasturteko hirugarren azoka izango da, larunbatean, azaroak 18, egingo dena, beti bezala, Seber Altube plazan.

Hilero egin ohi den moduan, sasoia aprobetxatuz, bertako produktu bat izaten da protagonista eta oraingoan, baba izango da. Hala, Arrasateko Oinarrizko Lanbide Heziketako sukaldaritza taldeko ikasleek babak prestatuko dituzte, eta horiek dastatzeko aukera egongo da 11:00etatik aurrera. Zehazki, Arabako pinta baba prestatuko dute, guztira 10 kilo.

Goizean zehar, Eusko Label markako 10 saski ere zozkatuko dira larunbatean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen