Azpiegitura sendoa, web berria eta bulego aldaketa [Testua: Mundukide]

1
1208

Mundukidek, Arrasateko Iturriotz kaleko 27ra aldatu du egoitza eta aldi berean webgune berria estreinatu du. Horrezaz gain, lan-talde sendoa eta diru-iturri ezberdinak izango ditu proiektuak kudeatzeko.

Bideoa eta argazkia: Mundukide.

2021 urtea, ez da erraza izango inorentzat, baina ardura berezia sentitzen du Mundukidek Afrikan eta Hego Amerikan egoera zaurgarrian bizi diren kolektiboengan, egunerokoan dituzten zailtasunez gain, pandemiaren eragina gogor pairatzen ari direlako.

Horregatik, datozen urteetan elkartasuna pertsona gehiagori zabaltzeko beharra ikusten du Mundukidek eta horretarako 19 pertsonako lantalde profesionalaz gain 30 pertsonako boluntario taldeaz osatzen da. Arlo ekonomikoan berriz, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentzia, Espainiako AECID, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Nafarroako Gobernua, Arrasateko, Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Aramaioko Udalak, Harreman, Hiruatx, Anelkar, Munduzabal eta Gernikatik Mundura Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta Mundukideren sorreratik babesa eta laguntza eskaintzen dioten Mondragon Taldeko kooperatibak eta pertsona partikular ugari izango dira Mundukideren misioa errealitate bihurtzeko bidelagunak.

Lankidetza programak berriz, Afrikar kontinenteko Mozambike eta Etiopia herrialdeetan oinarrituko dira, herrialde hauen gehiengoaren ekonomia nekazaritzan oinarritzen baita. Hego Amerikan, Brasil, Kolonbia eta Ekuadorren, nekazal ekoizpenerako kooperatiben prozesuak eta emaitzak hobetzea da helburua. Programa batzuek urte askotako bidea egin dute baina helburua programak hedatzea eta onuradun kopurua handitzen joatea da. Beste programa batzuk berriz, nahiko berriak direnez, helburua proiektua erabat sendotzea eta emaitzak ikustea da.

Etxera begira, egoitza nagusiak Arrasaten jarraitzen badu ere, urte hasieratik ITURRIOTZ 27an kokatzen da, herriko plazatik gertu. Bestalde, fundazioaren ekimena ezagutarazteko eta www.mundukide.org webgune berria bisitatu daiteke, proiektuen inguruko informazio zabala, ingeleseko bertsioa eta Bizum bezalako dohaintza-bide berriak eskainiz.

Iruzkin 1

  1. Pozten naiz Mundukiderengatik. Ona izango litzateke zuen proiektu guztiak aurrera atera eta finkatutako helburuak betetzea.
    Erdi aldeko bizi laguna naizen aldetik abisu bat emango dizuet: webgune zoragarria izan arren erdi aldean ordainduko duzuen interneteko konexioa garestia izango da jasoko duzuen zerbitzuaren aurrean. Galdetu iezaiozue hor inguruan dauden AEK eta Ardatzi.
    Zorte on eta aurrera!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen