Azoka solidarioa egingo da palestinar errefuxiatuen alde Hilbeheran

0
2201

Kartela eta beheko testua: Antolakuntza.

Al Ahli Arab osasun-taldea eta Hilbehera taberna elkarlanean batu gara elkartasun-azoka bat antolatzeko helburu oso argi batekin: Palestinako herriak jasaten ari den genozidioaz hitz egiteari ez uztea.

Gertatzen ari den egoeraren aurrean, erantzukizuna sentitzen dugu gure tokitik jarduteko, ikusgarri egiteko eta babesteko. Horregatik, azoka honek helburu bikoitza du: kontzientziatzea eta laguntzea.

Prezio sinbolikoetan salduko dira liburuak, jostailuak, arropak eta bizikletak, herritarren elkartasunaren bidez dohaintzan jasotako bigarren eskukoak.

Bildutako dirua Acbat Jaber izeneko errefuxiatuen kanpamenduko emakume eta haurren etxe batera bideratuko da, Zisjordanian, harreman zuzena dugun tokira.

Animatu eta etorri! Egin dezakezun ekarpen txikienak ere badu garrantzia. Palestinako herriek laguntza behar dute.

Eskerrik asko aldez aurretik Arrasateko herriari eta dohaintza partikularrei.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen