Azoka eraberritzeko 5 konfigurazioko proposamena aukeztu du Pezestudiok

2
1443

Azoka eraberrritzeko asmoz, Udalak egitasmoaren idazketa teknikoaren lizitazioa ireki du aurten. Bilboko estudioak planteatzen du, besteak beste, “saltoki finkoak, bereziak eta baserritarrenak tartekatzea Foodlab batekin (elikagaien laborategia), kafetegi batekin eta pop-up merkatutxo batekin, hain zuzen, azoka biltzeko espazio ere bihurtuz”.

Irudiak: Pezestudio enpresa.

Hiru enpresak euren proposamenak aurkeztu zituzten, eta Udalak horiek aztertu ostean, Pezestudio SCren proposamena hobetsi du. Ondorioz, aurtengo uztailean enpresari lana esleitu dio.

Udalak eta Bilboko enpresak aurtengo irailean sinatu dute kontratua, eta horren arabera, 5 hilabeteko epe mugarekin, idazketa teknikoa egitearen truke, Pezestudio 28.435 € jasotzekoa da (BEZ barne). Enpresa honek bere proposamen orokorra Instagramen bidez ere jakitera eman du:

Proposamenak aurreikusten du “fatxada eraldatzea, barrualdea kanpoko plazara zabalduz, horrela barrualdearen eta kanpoaldearen arteko mugak diluituz”.

“Horri esker, argiztapen naturala handitzen da, kanpoko plaza naturalizatzen da landaretza jarriz, eta instalazioak hobetzen dira ahalik eta energia-efizientzia handiena lotzeko”.

Era berea, egitasmoan “altzariak ezinbesteko bihurtzen dira erabilera ezberdinak eman ahal izateko. Modulu multifuntzionalak erabilgai daude erabiltzaileentzat”.

Gainera, “saltoki finkoak, bereziak eta baserritarrenak tartekatzen dira Foodlab batekin (elikagaien laborategia), kafetegi batekin eta pop-up merkatutxo batekin, hain zuzen, azoka biltzeko espazio bihurtuz”.

Pezestudiok azpimarratu du azoka eraberritzeko idazketa “aukera bat dela arkitektura iraunkorra eta tokiko komertzioa sustatzeko”.

Orokorrean, aurkeztutako proposamena oinarritzen da “espazioa malguagoa izatean, horrela jarduera eta erabilera berriak ahalbidetuz. 5 konfigurazio ezberdin proposatzen dira, unean uneko, astegunaren eta urteko sasoiaren beharren arabera egokituak”.

2 IRUZKIN

  1. Zergatik mantentzen da azoka leku horretan? ez al zuten esan duela 2 hauteskunde beste leku batera eramango zutela?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen