Azkenean, amiantodun hodiak Garagartzan kentzeko lizitazioa ireki du Udalak

0
726

Beraz, obrak egiteko interesa duten enpresek Udalari bere proposamenak aurkez diezaiokete. Obra hauek egiteko aurrekontua 466.912,36 eurokoa da (BEZ barne).

Argazkia: Google Maps.

Amiantodun hodi hauek daude Garagartzako Fagor Electrodomesticosen planta ohiaren eta Kobateko harrobirako bidearen hasieraren artean, Udalak azaldu duenez.

2019an Udaleko oposizioak jakitera eman zuen Arrasateko zenbait tokitan amiantodun hodiak zeudela. Orain, azkenik, Garagartzan ere amiantodun hodiak kentzeko lizitazioa ireki du Udalak.

Obra hauek kontsumorako ur-saretik kenduko ditu fibrozementuzko hodiak, osasunerako kaltegarriak izateko arriskua daukatenak.

Horretarako, Udalak 466.912,36 euroko (BEZ barne) aurrekontua onartua du, 385.877,98 € BEZ barik.

Obrak gauzatuko dira “LKS Ingenieria, S.Coop. enpresak 2020ko abenduan idatzitako izen bereko proiektuaren arabera”, Udalak adierazi duenez.

Udalak esleipena ireki duenez, obrak egiteko interesa duten enpresek euren proposamenak aurkez diezaiokete Udalari. Obrak hasiko direnean, obrak egiteko epea “4 hilabete eta erdikoa” izango da.

Udalak ere ireki berri du obraren zuzendaritza fakultatiboa eta segurtasun eta osasun koordinazioa egiteko zerbitzuaren lizitazioa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen