Azkenengo astean 6 positibo atzeman dira Arrasaten

2
1026

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak azken asteko Covid-aren datuak eman ditu eguerdian. Urriaren 11tik koronabirusak Euskadin izan duen bilakaerari buruzko informazioa astero argitaratzen da. Arrasaten urriaren 18tik, astelehena, urriaren 24ra, igandea, 6 positibo atzeman dira eta tasa 81,51koa da. Ondorioz herriak gune horian jarraitzen du. Hala ere, aurreko astearekin alderatuta egoerak hobera egin du.

Debagoienari dagokionez, Bergaran 11 positibo aurkitu dira (139,66), Elgetan positibo 1 (88,42), Eskoriatzan beste 2 (97,49), eta Oñatin 13 positibo gehiago (174,40). Aramaion (67,57), Antzuolan (0), Aretxabaletan (0) eta Leintz-Gatzagan (854,70) ez dira positibo berririk atzeman.

Gaurko buletina

2 IRUZKIN

  1. uste dot GORA OSTALARITZA beti esan beharko genukeela, eta udaletik babes gehiago jaso beharko lukete, ez jazarpena bakarrik EREÑO

    Eta zure htzak demagogia dira, eta beti suposatzen duzu kutsatzeak parrandan ematen direla. zergatik ez lanean, kirola egiten, edo perretxikotan? gainera, tasa begiraten baduzu, eta ariketa erraz bat egin pandemian egon diren datuei begiratu, oso tasa baxua da. baina komeni da kontu honekin jarraitzea gizartearen kontrolarekin jarraitzeko ezta?

    gripearekin urtero ematen diren datuen azpitik gaude oraindik ere….ez egin baieztapen errazik jendea azaldatzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen