Gipuzkoan ere ez da positibo berririk eman, baina bai 5 kasu berri Euskal Autonomia Erkidegoan, 3 Araban eta 2 Bizkaian.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakitera eman duenez, atzo ez zen positiborik erregistratu arrasatearrei egindako PCR testen artean. Gipuzkoan ere ez da positibo berririk eman, baina bai 5 kasu berri Euskal Autonomia Erkidegoan, 3 Araban eta 2 Bizkaian. Zoritxarrez 8 pertsona gehiago hil egin dira EAEn azkenengo 24 ordutan, 1561 pandemia hasi zenetik. Ospitaleratzeei dagokienez, ez dago Covid-19rekin Debagoienako ospitalean ingresatutako pertsonarik.