Azkenengo 24 orduetan ez da positiborik eman PCR eta test serologikoetan Arrasaten

0
1048

Gipuzkoan ere ez da positibo berririk eman, baina bai 7 kasu berri Euskal Autonomia Erkidegoan, 1 Araban eta 6 Bizkaian.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakitera eman duenez, atzo ez zen positiborik erregistratu arrasatearrei egindako PCR eta test serologikoen artean. Gipuzkoan ere ez da positibo berririk eman, baina bai 7 kasu berri Euskal Autonomia Erkidegoan, 1 Araban eta 6 Bizkaian.

Ospitaleratzeei dagokienez, ez dago Covid-19rekin Debagoienako ospitalean ingresatutako pertsonarik. Zentroko zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, “positiborik emanez gero, Txagorritxuko ospitalera bideratuko litzateke”.

Positiboen inguruko txostena

Ospitalizazioen inguruko txostena

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen