Azken unean erabaki da MU eta Baskoniaren arteko norgehiagoka (71-74)

0
274

Julen Berrocal entrenatzailearen taldeak, lan bikaina egin egin du. Baskonia sailkapeneko 3. taldea izan dute arerio eta azken unean eskuratu dute garaipena hiruko bati esker. Etxeko taldeak maila altua erakutsi arren, esku hutsik gelditu dira.

Partidaren hasieratik, bi taldeek joko bizia eta lehiakorra erakutsi zuten, jokaldi azkar eta zehatzekin. Oso parekatua izen da lehen zatia, 25-21 amaitu da. Bigarren laurdenak norabide beretik jarraitu du, Mondragon Unibertsitateak ezin izan du aldea lortu markagailuan; beraz, gutxieneko abantailarekin joan dira atsedenaldira, 42-39.

Hirugarren laurdenak, ordura arte ikusitakoarekin jarraitu du; bi taldeak, gogor lehian eta intentsitate handiarekin. 53-53 amaitu dute eta norgehiagoka azken laurdenean erabaki da.

Azken laurdena bereziki borrokatua izan da, Mondragon Unibertsitetarekin amaierara arte borrokatu da garaipena eskuratzeko.Hala ere, Baskoniak tinko eutsi du, garaipena bermatuz. Azkenean, ezin izan du eginiko lana borobildu. 71-71 berdinduta zegoen makargailua eta azken unean egin dio ihes partiduak. Arerioak azken jokaldian baloia izan dute, eta hegaleko jokalariak hiruko marratik barrura sartu du, 71-74 irabaziz. Miguel Zamora izan da saskiratzaile nagusia 22 punturekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen