Azken unean estu ibili arren, Mondratek 3-2 garaitu du Leioa

0
375

Mondrate eta Leioak gaur arratsaldean neurtu dituzte indarrak musakolako kiroldegian. Oso ondo hasi dute norgehiagoka, azkar lortu dituzte 2 gola Jokin Oruna eta Txikiren golekin. Hala ere, aldageletara 2-1 emaitzarekin joan dira.

Bigarren zatian, nagusi izan dira kanpoko taldeak baino hobeto jokatuz. 3. gola lortu dute, Gorroñoren eskutik eta horrla abantaila garrantzitsua lortu dute. Amaieran, Leioak 2. gola lortu du, orduan partidua estutu du, azken unean berdintzeko aukera izanez. Azkenean, Mondratek 3-2 garaipena eskuratu du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen