Azken txanpa Bilboko manifestaziorako autobusetan izena emateko

0
245

Testua eta artxiboko argazkia: Euskaldunon Hizkuntza-eskubideen Aldeko Arrasateko Protokoloa.

Euskararen sustapenari eta normalizazioari oztopoak jartzea helburu duen oldarraldi politiko-judizialak erantzun sendoa behar du. Asmo horrekin, azaroaren 4an manifestazio nazionala egingo da Bilbon, eta Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloaren eragileok bertaratzeko deia egiten dizuegu hizkuntza aniztasunean, justizian eta berdintasun sozialean sinesten duzuen denoi. Autobusez joateko apuntatu AED, Debagoieneko AEK edo Iratin urriaren 31 baino lehen. Oldarraldiaren aurrean, Euskararekin bat, Euskaraz bat!

Eskoriatza eta Aretxabaletan ere jasoko du jendea autobusak. Eskoriatzan 14:40, Aretxabaletan 14:50 eta Arrasaten 15:00

Prezioa langileok 10€ eta langabetuek eta ikasleek 5€

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen