Narriadura kognitibo arina, Alzheimerra edo hasierako fasean dauden beste dementzia batzuk dituzten pertsonentzako tailerra Arrasaten
Interesdunek, izena eman aurretik, elkarteko profesionalekin hitzordua eskatu behar dute afagi@afagi.eus helbidera idatziz edo 943 297 118 telefonora deituz
Gipuzkoako Senideen, Lagunen eta Alzheimerra edo beste dementziaren baten duten pertsonen elkarteak (AFAGI) Arrasaten ematen duen estimulazio kognitiboko tailerreko azken plazen berri eman nahi du. Tailerra narriadura kognitibo arina, Alzheimer gaixotasuna edo hasierako fasean dauden beste dementzia batzuk dituzten pertsonei zuzenduta dago. Ezaugarri horiek dituen eta Debagoiena eskualdean bizi den edonork har dezake parte.
Tailerraren helburua Alzheimerra edo beste dementziaren bat duen pertsonaren bizi kalitatea hobetu eta narriaduraren ibilbidea moteltzea da. Estimulazio kognitiboak gaitasun funtzionalari mesede egiten dio eta autonomía sustatzen laguntzen du erlazio pertsonalak aberastuz, bakartze soziala ekidinez.
Horrez gain, Tailerrean, funtzio kognitiboak (oroimena, lengoaia, arreta, orientazioa…), eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak (garbiketa pertsonala, elikadura…), jarduera instrumentalak (diruaren erabilera, telefonoaren erabilera…) eta gizarte-harremanak indartzeko eta mantentzeko ekintzak egingo dira.
Tailerrak uztailera arte iraungo du. Astean bi egunetan ematen da eta hiru ordukoa da, ordu eta erdi eguneko (astelehena eta asteazkena, 11:00etatik 12:30era). Parte hartu nahi duten pertsonak AFAGIko talde profesionalak baloratu beharko ditu aldez aurretik. Beraz, ahalik eta lasterren hitzordua hartzeko eskatzen zaie, afagi@afagi.eus idatziz edo 943 297 118 telefonora deituz.