Azken 4 suteak “nahita piztu direnaren arrastoak daude”

0
1686

Gauerdiko 00:00etatik 2:00etara hiru sute piztu ziren irailaren 5ean: Ospitalearen atzealdearen inguruan, Muru partean eta San Kristobalgo hilerri ondoan. Arrasateko Basozaintzak azaldu digu hilerri ondoko sutea atzokoaren leku berean piztu zela.

Irailaren 3an komentuaren eta Gorostizaren artean sute bat piztu zen, eta Ertzaintzak azaldu zuen jatorria sastrakak erretzen ari zen su bat izan zela.

Ordea, handik bi egunera, hiru sute piztu ziren denbora tarte oso laburrean (gauerdiko 00:00etatik 2:00etara) Arrasate inguruko hiru tokitan:

Ospitalearen atzeko partearen inguruan (ur-depositutik hurbil), Murugaingo maldetan dagoen Gellao auzoan, eta San Kristobal hilerriaren ondoan.

Zehazki toki berean berriro sute bat atzo gauean piztu zen, eta oraingoan hektarea bat baso erre du.
“Azken laurak nahita piztu direnaren arrastoak daude” azaldu du gaur goizean Arrasateko basoez arduratzen den Aldundiko Basozaintzak.

“Egia da lurra lehor dagoela eta euria beharrezkoa dela, baina azken lau gertakariak guratan egin direnaren zantzuak ditugu”.

Horregatik herritarrei dei egiten zaie norbait sute bat pizten ikusiz gero, larrialdi-zerbitzuei lehenbailehen abisua ematera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen