Azken 3 desalojoen aurka, argazki jendetsua egitera dei egin du AGAKOk

0
766

Talka, Fires eta Itzulbaltzeta gune autogestionatuen itxiera salatuko da asteazkenean Seber Altuben. AGAKOk dei egiten du bertan 2 metroko distantzia mantentzera.

Kartela: AGAKO.

“Alarma egoera dala eta, Euskal Herriko hainbat gune autogestionatu desalojatzen eta husten PNVren” poliziak. Hala egin dute Talka espazio feministarekin, Fires lantegi berreskuratuarekin eta Itzulbaltzeta Gaztetxearekin.

Hori salatzeko argazki jendetsu bat egitera dei egin da Arrasaten ere, AGAKOren ekimenez: asteazken honetan izango da arratsaldeko 20:15ean Seber Altube plazan.

Antolatzaileek eskatzen dute herritarren artean 2 metroko distantzia mantentzea. Era berean, gomendatzen dute maskarillak eta eskularruak eramatea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen