Azken 24 orduetan adineko pertsona batek positibo eman du Aretxabaletako GSR Debagoiena zentroan

0
675

Guztira 30 egun dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetan heriotzarik eman ez dela. Azken orduetan adineko pertsona batek positibo eman du COVID-19n, eta beste hiruk gainditu dute gaixotasuna; beraz, gaur egun lau pertsona daude diagnostiko positiboarekin egoitza bakar batean.

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzen eguneroko balantzea egin du, eta adierazi du, 23 egunez COVID-19 kutsatze berririk atzeman gabe egon ondoren, azken 24 orduetan adineko pertsona batek positibo eman duela Aretxabaletako GSR Debagoiena zentroan. Bestalde, zentro bereko beste hiru adineko pertsonak jaso dute mediku alta eta, beraz, lau dira gaur egun diagnostiko positiboarekin jarraitzen dutenak.

Mendozak azpimarratu du 30 egun betetzen direla gaur Gipuzkoako egoitzetan azken heriotza eman zenetik eta, gaur arte, guztira, 392 adinekok gainditu dutela COVID-19a, 167 pertsona zendu direla eta lau daudela positiborekin; hurrenez hurren, %69,6, %29,7 eta %0,7. Azken orduetan positibo eman duen pertsona ospitaleratuta dago, eta beste hiru pertsonak egoitza-zentroan bertan artatuak izaten ari dira.

Gaur egun, 65 zentroz eta 5.425 plazaz osatutako Gipuzkoako egoitza-sarean, zentro batek ditu positiboak, eta 15ek utzi dute birusa atzean kasu positiboak izan ondoren: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Eibarko San Andres, Arrasateko Iturbide eta Donostiako Berra.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen