Arrasaten azeria, azkonarra,… grabatu ditu Iker Zugasti herritarrak

0
1229

Bideoetako bat Asuela inguruan grabatu zuen, azeriak ahoan orkatz txiki bat zeramala. Beste bideoan azkonarra, orkatza, basurdea,… ere erakusten ditu.

Arrasatearrak grabatutako lehen bideoan [beheko bideoa] azeriak ahoan orkatz txiki bat darama. Bide hori Asuela edo ‘Zazpibide’ inguruan grabatu zuen, gaur azaldu digun bezala.

Arrasateko leku horretara iristeko Ospitalearen atzealdetik hasten den bideari jarraitu behar zaio. “Asfaltozko bide batetik ibili ostean, baso-bide bati heldu nion – azaldu zion Ikerrek ‘Jara y sedal’ aldizkariari – . Hasieran azeria nigandik nahiko urrun zegoen, eta ez nekien zer zen”.

“Berarengana poliki hurbildu nintzen, baina bera ez zen egoeraz jabetzen – adierazi zuen duela bi urte inguru grabatutako bideoak erakusten duen bezala – Hasieran uste nuen azeriak ahoan erbi bat zuela”.

“Bera bidean gora zihoan, ni han nengoela jakin barik. Uste nuen azeria gaixo zegoela, eta ohartu nintzen orkatz txiki bat zeramala ahoan”.

“Azeriak ahoa zabal-zabalik zeraman, orkatza ebatuta eramateko, eta aldapa gora zihoanez, oso nekatuta zirudien. Ni ikustean orkatza bertan utzi eta ihes egin zuen”.

Ikerrek aurten ere azeria grabatzea lortu du, baita hemengo beste espezie batzuk ere: azkonarra, basurdea eta orkatza, besteak beste [bideoa pantaila honen goialdean dago]. “Azeria erakartzeko janari pixka bat jarri nuen” azaldu digu eta irudi ederrak lortu zituen. Zorionak Iker!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen