AZEk ‘Etxe Txikinek, 100 urte’ liburua aurkeztuko du bihar, ekainak 18

0
267

Intxorta 1937 elkarteak argitaratu du, Xabier Bengoak, Jose Angel Barrutiabengoak eta Juan Ramon Garaik egindako lana. Aurkezpen irekia bihar izango da, ekainaren 18an, Kulturaten, arratsaldeko 18:30ean.

Arrasateko Etxetxikinek eraikitzeko bi egoera batzen dira, biztanleriaren hazkundea alde batetik eta Estatuan Etxe merkeak eraikitzeko ematen diren lege berriak bestetik

Biztanleriaren hazkundea

Arrasaten 1900etik 1920raino biztanleria 3.200 pertsonak izatetik, 5.915 pertsona izatearaino igotzen da, 1906ean Union Cerrajeraren sorrera batetik eta Vasco Navarro trenbidea eraikitzarena 1917tik 1923raino bestetik, eskulan eskaria haunditu zuen eta biztanleriaren hazkundearekin batera etxe bizitzen eskasia handitzen zen. Familia bat bizi zen etxean familia batzuk bizitzen joan ziren edo ganbaretara bizitzera joaten hasi ziren.

Etxe Merkeen legeak

Etxe Merkeen legeak berriz Estatuan 1911, 1921 eta 1922ean onartzen dira, Inglaterran edo Frantzian egindako antzeko proposamenen adibideetatik hartuta. Etxeak eraiki behar ziren hirigintza esparrutik kanpo, onurak zituzten zergak ez ordaintzeko, lurrak erostean, lizentziak eskatzerakoan eta eraikita gero 20 urteetan besteak beste.

Patioak eta ortuak etxearen barnean kokatzen ziren, azalera estali gabeak guztiaren % 60 izan behar zuen (Etxe txikiñen auzunearen azalera ez eraikia da azalera osoaren % 83, hortaz % 23an gainditzen du eskatzen den gutxienekoa) eta ezin zen etxe merketzat hartu onuradunek ordaindu behar izanez gero beren diru-sarreren bostena baino gehiagoko urteko alokairua.

Liburuan guztira 118 argazki daude

80 argazki bertako bizilagunenak dira, 30 auzoko bistak, besteak planoak, erreziboak, fakturak eta bi margotutako lanak, liburuaren azalarena Julio Galarta Bengoak, Agirre Esquibel, (Alanbrero) etxekoei margotutakoa eta bigarrena bertako bizilaguna Iñaki Inda Leibarrek egindakoa.

Badira beste gai batzuk liburuan, eta hemen aipatuko ditugu:

  • Etxetik kanporatutakoak gerra garaian eta Giza urraketak.
  • San Agustin eguna 1942an: Mikaela Bakarte, Libe Bengoa eta Sofia Jaureguiren testigantzarekin.
  • Kalearen izenari buruz. Maala izatetik Virgen de Aranzazu izatera. Iñaki Inda, Imanol Moreno eta Pepi Gorosabelen testigantzarekin
  • Enpresak eta negozioak kalean.
  • Etxetxikiñetako azken bizilagun gazteak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen