AZE: “Erromatar garaiko giza aztarnak aurkitu ditugu”

7
928

Arrasate Zientzia Elkarteak ETBri jakitera eman dio ere Gesalibar inguruan zenbait indusketa egin dituela: San Pablo, San Jurgi, Santiago, San Lorenzo eta San Gregorion.

Irudia: EITB.

Arrasate Zientzia Elkarteko Jose Angel Barrutiabengoarekin elkarrizketa bat egin du ETB2ko ‘Historias a Bocados’ saioak.

Saioa atzo arratsaldean emititu zen, eta orain arte ezagunak ez ziren datu batzuk eman ditu jakitera elkarte arrasatearrak.

Besteak beste, “Gesalibarren erromatar garaiko edota erromatar garai berantiarreko giza aztarnak aurkitu ditugu, kixkalitako eta txikitutako hezurrak. Baita garai horretako urregintza pertsonala ere”.

Era berean, AZEk azaldu zuen, San Balerion eta San Bizenten indusketak egiteaz gain, herriko beste zenbait tokitan ere indusketak egin dituztela:

Leku horietan baselizak zeuden eta ondorengoak dira: San Gregorio, San Lorenzo, Santiago, San Jurgi eta San Pablo. “Toki horietan giza aztarnak aurkitu ditugu”.

Gune horiek Gesalibar-Garagartza inguruan daude, eta AZEk iragarri du indusketa lanak egiten jarraituko duela aurki.

7 IRUZKIN

  1. Primeran!
    Joan gaitezen jolastera “Denok gara Arkeologo” diberjokura!! Norbaitek metal detektagailurik? Nik haitzurra eraman dezaket…

  2. Azkenean, horrelako indusketen emaitzekin AZEkoek frogatuko dute Arrasaten erromatarrak zirela eta halako batean baskoiak etorri zirela nonbaitetik. Euskalduntze berantiarraren beste froga bat. Noiz hasi zen Arrasate euskalduntzen? Segi horrela lanean.

    • Ez dut ondo ulertzen. Euskalduntze ez berantiarren frogarik garrantzitsuenak, nire ustez, erromatar herri batean aurkitu zituzten. Beraz, Arrasaten erromatarrak egoteak zein garrantzia dauka euskalduntze berantiarraren aldeko froga izateko? Galdera bat da, ni neu ez naiz arkeologoa eta esan didatena ezagutzen dut bakarrik.

  3. Oso garrantzitsua da AZEk egin duen lana, Eskatzeko Zulotik. Frogatu dute Arrasaten erabat erronatarrak ginela eta halako batean IX mendean edo baskoiak heldu zirela. Euskaldunak baino lehenago zeltak eta erromatarrak bizi ziren hemen.

Utzi erantzuna Zk(r)i Erantzuna bertan behera

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen