Axun eta Karmen eskerrik asko [Testua: Dendako lagunek]

3
2564

Argazkixek: Dendako lagunek.

22 urte dala, kasualidadez, maiatzak 1ien, Axun eta Karmenek Uxue dendie zabaldu euien Uribe auzoan. Eta kasualidadez be, aurtengo maiatzak 1ien,  ahizpa bixek jubilau eta prejubilatu ein die.

Tartien, 22 urte. Goxeko 6etan hasi eta atsaldeko ilunkararaino. “Joño, gaur baserriko ogixe jaukene”, edo “kauenlaletxe, arrautza dozeniek eitten juztek falta”, edota, “arrautzak txorixuaz afalduko jittunau? Ba goazenan Axun ta karmeneana ze zerretakotan egongo dittun ta”.

Bateren baten, bateren batek be esanda jauken bateren bati, “ Horrek eitten dutzule falta? Jode ba juen uxuera” eta bateren horrek erantzun “Uxue? Hori nun jak ba?” Izen be, Uribe auzoko paraje honeittan, Axun eta Karmenenera juen izen gara erosketak eittera.

Langile, dendari, militante, umezaintza, lagun, berbalagun, barriketalagun… Lekuek eta bertakuek askorako emun jone. Ezin zeuenai etorri, etxera eruen generue, justu antzien allegetan zanai poltsie bete, zerretakotan azenien ilunkaran prisaka abilenai, bronkie bota eta “bixer ein guztezu, kajie eindde dauket eta” batekin etxaldera bieldu. Izen be horreik bixek danetarako jaukene ta!

Uribeko eta inguruetako jendartiek utsunie somauko doula esatie normalizaute dauku bertakuok. Eurak be, horren jakittun zielakuen gaz, urte bete dala esauzkuen ta, eurak nahikue ein dauiela ta alla kuidaus, maiatzak 1etik ezala pasetan.

Eta guk, gure aldetik, omenaldi txikitxo bat ein gutzenan zapatuen, 30ien. Axun eta Karmen, Karmen eta Axun, eskerrik asko zitzien, izan zarien eta zarien modukuek izatearren. Muxu goxo bana gu danon partez.

3 IRUZKIN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen