Santa Teresa eta Doneztebe Portuko Auzo Elkarteak eta Emakume Txokoak antolatuta, Santa Teresako Arizmendi Ikastolarekin elkarlanean, indarkeria matxistari buruzko hitzaldia egingo da astelehenean, abenduak 13, arratsaldeko 18:00etan. “Hitz egin dezagun indarkeria matxistaz” izenburupean, hitzaldia Pepa Bojok eta Yolanda Torresek emango dute Santa Teresa ikastolan.

Bestalde, Debagoieneko Gurutze Gorriarekin elkarlanean, AVESANTESek bi tailer antolatu ditu. Abenduaren 14an, asteartea, ‘Elikadura osasungarria’ tailerra eskainiko dute, eta 15ean, asteazkena, ‘Ezagutu zure tableta’ tailerra.
Tailer hauek doakoak dira eta 65 urtetik gorakoentzat dira. Tailerreko gehienezko pertsona kopurua 8 izango da. Parte hartzeko izena eman behar da elkartearen telefonora deituz: 644 74 50 18.