AVESANTES: “Hobekuntzak exijitzen ditugu, partxerik ez, igogailuak ez dira nahikoa”

3
1304

Beheko testua: AVESANTES / Argazkia: MB artxiboa.

Berresten dugu, eskerrik asko igogailuengatik baina ez da nahikoa.

Izan ere, abandonatuta jarraitzen dugu. 2020ko urrian bi ispilu jartzea eskatu genuen, Santa Teresa Ikastola ondoko parkingera hobeto sartzeko, bertan beti kolpe eta susto txikiak baitaude. 2021eko urtarrilaren 28an obretako, auzoetako eta zerbitzuetako Zinegotziak BAIETZ erantzun zigun, ispiluak jartzea onartzen zutela baina aurrez udaltzaingoaren txosten bat behar zela. Izan ere, sarrera horretarako hobekuntza bat litzateke. Gaur, 2022ko otsailaren 10ean, esperoan jarraitzen dugu. Kolpeek, ezustekoek,… jarraitzen dute.

Erabat ahaztuta sentitzen gara, izan ere, erdialdean ikusgarritasun handiko zebrabideak iragartzen diren bitartean, eta horiek berehala jartzen diren bitartean, Santa Teresan eta Doneztebe Portukon bi ispilu jartzeko urtebete baino gehiago itxaroten dugu.

Zenbait idatzi eta hizketaldi izan ditugu udalarekin, gaiaren inguruan galdetuz, baina erantzunak aitzakiak dira. Prentsan azaldu behar gara gure bizilagunentzat hobekuntzak eskatzen ditugun bakoitzean? 2 ispilu soilrengatik hauetan bagaude, zer gertatuko ote da irisgarritasuna, espaloiak, barandak… hobetuko dizkigutenean?

Santa Teresa 5eko eta Doneztebe Portuko 1, 3 eta 5eko atzealdean eskabadora bat ikusten genuen, “kata batzuk” egiten ari zena, beharginen arabera. Malda horrek, duela zenbait urte Masua iturria zuena, urekin arazoak izan ditu, lurra hondoratuz. Ur horiek, orain edozein tokitik irteten dira, eta atari horiek kaltetu nagusienak dira, hezetasunak eta ur-filtrazioak baitituzte. Noiz hartuko dira neurriak? 2 ispilu soilrengatik hauetan bagaude, beldurtzen gaitu pentsatzeak noiz hartuko den seriotasunez arazo hau.

Pentsatzen hasiak gara hirugarren mailako herritarrak garela.

Hobekuntzak exijitzen ditugu, partxerik ez. Igogailuak beren horretan ez dira nahikoak.

3 IRUZKIN

  1. Igogailuak ipiñiko dituzte gero esateko dirua gastatu dutela zuen auzoan, ta hortik aurrera or konpon.
    Altamiran berdin pasatzen da, erdigunean zebra bideak agiarekin ipintzen, eta auzoan. Zebrabideak kriston eskaloiekin.
    Hau da Mariaren gobernua

  2. Obra handiak kostruktora handiei denon diruaz enkargatu bai noski, argazkiak edozein txarradakin, azpikontratazioak danerako, horretarako baditugu politikoak… obra txikiak, arazo ezberdinak konpondu eta gestio pertsonala behar denean, desagertuta daude. Gauza txungoekin ez dute ezer jakin nahi. Benetan ez dutela soldata hori merezi.

  3. Negargarria da zela dagoen Santa Teresa, Doneztebe eta Santa Marinako auzo-kaleak. Ni erdialdean bizi naz baña aitak bertan bizi die eta penagarrixa da zela dauen. Kaliak, espaloiak, barandak, irisgarritasuna, aparkamentuak… Badirudi udal gobernuari hau bost axola. Arrasateko inpostuak eta tasentzako auzuak be garrantzitsuak die, baña gero hobekuntzak eitteko…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen