AVESANTES-ek bi tailer berri antolatu ditu

    0
    437

    Santa Teresa eta Doneztebe Portuko Auzo Elkarteak bi jarduera berri antolatu ditu. Alde batetik, kakorratz tailerra antolatu du. Tailerra asteazkenetan egingo da arratsaldeko 17:00etan. Tailerra doan izango da elkarteko bazkideentzat eta 5 euroko kostua izango du bazkide ez direnentzat.

    Bestalde, lehen sorospenak eta BBB ikastaroa antolatu dute. Oraindik ez dago datarik. Parte hartu nahi dutenek 644 74 50 18 telefonora deitu behar dute. Plazak 12 lagunentzat mugatuta daude eta 14 euroko kostua izango du.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen