Avanza garraioetan lanuzteak egingo dituzte Oñatin larunbat gauean gidari batek jasandako erasoaren ondoren

0
580

Argazki: MB artxiboa.

Avanza garraioetako Gipuzkoako enpresa batzordeak (Transportes Pesa) lanuzte mugagabeak deitu ditu astelehen eta ostiraletan 6:00etatik 8:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, urriaren 18tik aurrera, Oñatin larunbat gauean gidari batek jasandako erasoaren ondoren.

Enpresa batzordeak azaldu duenez, “Urriaren 3an, enpresako langile batek eraso bat jasan zuen: hautsitako botila batekin mehatxu egin ziotzen, baita bultzatu eta lapurreta egin ere. Ertzaintzari deitu ondoren, agintariek jakinarazi zioten ezin zela patruilarik bertaratu, nahiz eta gertakariak jasandako herrian, Oñatin, herriko jaiak ospatzen aritu.”

“Pandemia hasi zenetik, autobus gidariek bizi duten babesgabetasun-egoera larriagotuz joan da. Murrizketa neurrien xedearekin, gaueko zerbitzuak are arriskutsuagoak bihurtuko dira.” azpimarratu dute. Enpresa Batzordeak salatu du “baliabide egokiak ez jartzeagatik, ez baita gidariek jasaten duten lehen erasoa, eta bitarteko egokiak jartzen ez badira, ez da azkena izango. Gipuzkoako Foru Aldundiari ere dei egiten diogu, azken batean lurraldeko autobus zerbitzuaren arduraduna bera baita.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen