Ekin Emakumeak elkartearen 30. urteurrenaren harira, ‘Auzokoak’ dokumentala proiektatu dute Kulturateko Loramendi gelan. Proiekzioaren ostean, solasaldia izan da.
Dokumentala elkartearen osteguneroko topagunearen ingurukoa izan da. Bertako jendea (auzotarrak) eta kanportik etorritakoak (auzokideak) batzen dira gaur emititutako ikus-entzunezkoari izena ematen dion ekimenean.
Topagune honen helburua migranteei harrera ematea da, hauen integrazioan laguntzeko. Besteak beste, kulturartekotasuna sustatzen duten ekintzekin lortu nahi dute hori; euskara irakatsi eta ikastea da adibidez bertan egiten duten lanetako bat.
Solasaldian, Suadu Salah Ghalak, Johana Yepes Naranjok eta Nerea Zugasti Iñarrak parte hartu dute, topaguneko auzotar eta auzokideak. Euskaraz, gazteleraz zein hassanieraz entzuteko aukera izan da dokumentalaren osteko elkarrizketa.

30. urteaurreneko egitarauak apirilaren 8an izango du hurrengo jarduera, gazteei zuzendutako literatur solasaldiarekin.
Datozen jarduerak
- Apirilak 8: Gazteentzako Literatur Solasaldia. 18:30ean Kulturaten
- Maiatzak 20: Antzerkia. 18:30ean (Tokia Zehazteke)
- Sanjuanetan Zehar: Ekintza Berezia
- Irailak 20: Mural Margoketa. Egun Osoan Zehar
- Urriak 1: Memoria Historikoa Kolektiboan Eraikiz Mahai-Ingurua Eta Erakusketaren Irekiera
- Urriak 7: Feminismoak Gaur Egun. 18:30ean Kulturaten
- Urriak 14: Auzoko Elkarrizketak. 18:30ean Kulturaten
- Urriak 25: Jai Handia





