Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Ekin Emakumeak.
Ekin Emakumeak elkartearen 30. urteurrenak aurrera jarraitzen du, eta 3. ekintza izango dugu datorren asteartean, hilak 18, arratsaldeko 18:30ean Kulturateko Loramendi gelan.
‘Auzokoak’ dokumentala proiektatuko da eta ondoren Auzokide zein Auzotarrak izango dira ekitaldian solasean.
Izan ere, “Auzoko egitasmoan parte hartu duten auzotar zein auzokideak arituko dira haien esperientziak partekatzen”.
Solasaldia euskaraz, gazteleraz zein hassanieraz izango da, eta itzulpen-zerbitzua bermatuta egongo da.
Dokumentala “euskara, jatorri, kultura eta hizkuntza aniztasunaren inguruko dokumental labur hunkigarria da”.





