Auzoko Jaia Elgoibarren ospatuko da igandean

0
365

Kartelak: Auzoko. Argazkia: MB artxiboa.

Datorren igandean, ekainak 11, Auzoko Jaian ospatuko da. Elgoibarren Auzoko proiektua abian duten Euskal Herriko txoko guztietako partaideak bilduko dira, euskaratik mundura zubiak eraiki eta elkarrekin gozatzeko. Iaz jaia Arrasaten ospatu zen

Urtean zehar egindako lana ikusarazteaz gain, hizkuntza eta kultura aniztasunetik sortu diren elkarbizitzarako guneak indartzeko hitzordu polita ere bada. Horretarako, musika, dantza eta gastronomia uztartzen dituen egitarau oparoa osatu dute Euskaltzaleen Topaguneak, Elgoibarko Izarra elkarteak eta Elgoibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesarekin.

Euskaratik urrun bizi direnak euskarara gerturatu eta komunitatea eraikitzeko egitasmo parte-hartzailea da Auzoko. Gaur egun, aniztasunaren sare hori Euskal Herrian zehar zabaldu da, hainbat herritan sortutako proiektuei esker. Horien bitartez haur, familia eta adin guztietako herritarrei zuzentzen zaizkie, euskaratik harrera ez formala eskaini eta hizkuntza guztion esku jartzeko. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen