“Auzoko bizi kalitatea hobetzeko, bilera irekia antolatu dugu Gorostizakoek”

0
1549

Ostegun honetan izango da Erguingo Herri Eskolan, eta aurrerapausoak azaltzeaz gain, “auzokideen iritziak jaso nahi ditugu”. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan izango da.

Gorostizakoak izeneko elkartea abiatu dute urtarrilean bertako zenbait bizilagunek, eta “auzoko asuntoak planteatzen ari gara”:

“Igogailua Maitena kaleraino igotzea lortzea, falta diren landarak sartzea, frontoia berreskuratzea, txakur txabolak ganoraz jartzea, txakurren pipicana aldatzea, Kalealdeako igoera automatikoa lortzea…”.

Auzotar talde honek ere aztergai du Gorostizak “udaletxeari lagapen bidez utzitako lokalen egoera”.

Gorostizakoak azalduko ditu orain arte “eman ditugun pausoak auzoko bizi kalitatea hobetzeko”.

Era berean, “badira beste asunto batzuk eta auzokideen iritziak jaso nahi ditugu”, elkarteko ordezkari Isidrok gaur azaldu bezala.

Ekimen honek helburu du “auzoa onera ekartzea, eta lan egin nahi dugu udal honekin xede hori lortzeko. Orokorrean guztiekin sintonia onean gaude”.

Dena den, “egia da ere, auzoaren egoera ikusita, onera ekarri egin behar dela, eta gure buruari ondoko galdera egiten diogu”:

“Zer egin behar dugu auzo hobea lortzeko?”. Ildo honetan, bilera irekia ostegunean izango da, apirilaren 25ean, Herri Eskolako Erguingo ikastetxean, arratsaldeko 19:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen