Auzo azoka eta Rock My Soul taldearen kontzertua Santa Marinan

0
3167

Santa Marina auzoak giro ederra biziko du datorren azaroaren 29an. Egun osoko egitasmoak artisautza, bigarren eskuko produktuak, jolasak, liburuak eta musika uztartuko ditu, Agerre plazan eta inguruko eremuetan. Auzotasuna, kultura eta musika uztartzen dituen ekimena izango da.

Goizean zehar, 11:00etatik 16:00etara, auzoko azoka zabalduko da Agerre inguruan. Bertan, bigarren eskuko arropa eta objektuak, bitxiak, jolasak eta liburuak eskainiko dituzten postuak izango dira, besteak beste Donosti, Aldapa, Toki Argi, Monterrey eta Montserrat bezalako saltokien eskutik. Halaber, bertaratzen direnek pintxopotea ere izango dute.

Arratsaldean, giroa beroago jarriko da. 17:30ean, ohiko gaztain erreak doan banatuko dira Agerreko Txozna plazan. jarraian, 18:00etan, Rock My Soul musika taldeak doako kontzertua eskainiko du Agerre plazan bertan.

Santa Marinako jai batzordeak herritarrak gonbidatu ditu auzoko jardunaldian parte hartzera: “Eskulanak, bigarren eskuko gauzak eta auzo giro aparta izango dira; ez galdu aukera!” adierazi dute antolatzaileek sare sozialen bidez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen