Autopistako Bergara Iparreko sarrera itxita egongo da asteartetik ostiralera

0
609

Bidegik jakinarazi du AP-1eko Bergara Iparraldeko sarrera itxita egongo dela asteartetik ostiralera Ubera bidezubiko dilatazio junturak berritzeko.

Argazkia: Google Maps.

Bidegi foru agentziatik adierazi dutenez, apirilaren 14tik 17ra, asteartetik ostiralera, biak barne, AP-1eko Bergara Iparraldeko sarrera, 138,500kilometro puntuan, itxita egongo da Ubera bidezubiko dilatazio junturak berritzeko.

Autobidetik Bergararako irteera zabalik egongo da. Bitarte horretan Bergara Hegoaldeko sarrera erabiltzea gomendatzen da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen