Autobideko Arrasate-Eskoriatza zatia 3 gau itxita egongo da lanengatik

0
286

Ekainaren 6an (datorren asteartea), 7an eta 8an egongo da itxita, Arbizelaiko zubiaren tiranteen tentsio-egoera aztertzeko.

Argazkia: Cazando puentes / Beheko testua: Aldundia.

Astearte, asteazken eta ostegunean, 22:00etatik 06:00etara, Arbizelaiko zubiaren tiranteen tentsio-egoera frogatzeko lanak egingo dira.

Bidegiko mantentze-zerbitzuak AP-1 autobideko Arbizelaiko zubibidean (Aretxabaleta) egiten ari diren ikuskapen-lanen barruan, biaduktua eusten duten tiranteetako kableen tentsio-egoera frogatuko da. Proba horiek ibilgailurik gabe egin behar direnez, eta trafikoari ahalik eta gutxien eragiteko, ekainaren 6ko (asteartea), 7ko (asteazkena) eta 8ko (osteguna) gauetan egingo dira probok. Hori dela eta, autobidea itxita egongo da hiru gauetan 22:00etatik 06:00etara, Eskoriatzako 123 irteeratik Arrasateko 130 irteerara bitartean.

Alternatiba gisa, zirkulazioa GI-627 errepidetik desbideratuko da Eskoriatza eta Arrasate artean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen