Autopista gaur (asteartea) gauean itxiko da Maltzagan, Donostiarako noranzkoan

0
225

Gaur gaueko 23:00etatik bihar goizaldeko 04:00etara Bidegik mantentze lanak egingo ditu.

Argazkia: Google Maps.

Bidegi foru-agentziak jakinarazi du, gaur asteartea, abuztuak 9, mantentze-lanak egingo dituzte AP-1 autobidearen eta AP-8 autobidearen arteko lotunean, Maltzagan.

Ondorioz, lotura hori itxi beharko da gaurko (abuztuaren 9ko) gaueko 23:00etatik, biharko (abuztuak 10eko) goizaldeko 04:00etara bitartean.

Alternatiba gisa, Arrasatetik Donostiarantz doazen ibilgailuek Eibar-Bilbo norabidea hartu beharko dute, eta Eibarko irteerako biribilgunearen bitartez, berriro AP-8ra sartu Donostiarako norabidean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen