Arrasateko autonomoen gremioak Markuleten bildu dira gaur eguerdian, otsailaren 4tik aurrera osotasunean indarrean sartuko den TAO sistema berri honetan beren ibilgailuak aparkatzeko irtenbide bat eskain diezaieten eskatzeko.
Kolektibotik topaketa bat egin nahi izan dute gaur industrialdeko aparkalekuan, egoera salatzeko asmoarekin. Izan ere, enpresa horietako askok bost ibilgailu dituzte, eta, orain arte, Udaletik inork ez die irtenbiderik eman ibilgailu horiek aparkatu ahal izateko.
Protestan parte hartu dute Fernando Merino (Electricidad Musakola), Javier Sanchez (Santamaña Iturgintza), Amador eta Markel (Argiplastik), Miguel Cabezas (Pintubrox), Jose Luis (Pinturas Jose Luis), Joaquin Ugarte (Pinkis Ugarte), Aitor Errasti eta Unai (Fontaneria Aitor), Juan Casado (Juan Iturkina), Andoni (Ekitermi), Alberto del Hoyo (Escayolas del Hoyo), Joseba Zairedo (Mandoin), Paco Pascual (Escayolas Pascual), Pinturas Leniz eta Marcelino Mellado (Makor Denda).
Markuleten bildu diren autonomoek adierazi dutenez, “nahiz eta TAOren aurka ez egon”, sistema horrek kalte larria egiten diela uste dute: “Guk baditugu furgoneta batzuk egun osoan zehar herriko hainbat lekutan mugitzen ari direnak. Batzuetan, hainbat obratan mugitu behar dira, edo, beste batzuetan, edozein motatako larrialdietara joateko beharra dute. Egun amaieran bost furgoneta aparkatzen dituen enpresa batentzat hondamena da sistema hau. Diru asko galduko dugu sistema honekin eta Udalak soluzioak ematea behar dugu”.

Autonomoek adierazi dute inoiz ez direla kontuan hartuak izan sistema hau ezartzerako orduan: “Hemen denok ordaintzen ditugu gure zergak, eta guztiok dugu eskubidea gure bizimodua ateratzen saiatzeko. Zenbakiak egin ditugu TAO-ra hile bakoitzean bideratu behar dugun diruaren inguruan, eta bideraezina da“.
Markuleten bildutako autonomoek argi utzi nahi izan dute beren lana ez dela saltokietako jabeek dutenaren parekoa: “Denda bateko pertsona batek badaki denbora jakin batean bere lanpostuan egongo dela. Gu etengabe mugitzen ari gara herrian zehar. Hemen denok gara larrialdiak artatzen dituzten gremioak, han-hemenka matxurak konpontzen dituztenak eta ezusteko asko konpondu behar dituztenak. TAO sistema hau ez dator bat gure lan-moduarekin. Gaur egun, gure lana behar bezala egin ahal izateko, libre ibili behar dugu herrian zehar“.
Horrez gain, salatu dute ez zaiela behar beste egoiliar-txartel eman: “Gure langileak tailerrera iristen dira eta aparkatzeko txartela behar dute enpresaren ibilgailua utzi ahal izateko. TAOren bulegora joan gara, eta esan digutenez hiru dira eskaintzen diren txartel kopuru topea. Gehiago ez dizkidatela emango esan didate. Zer egin behar dugu gainerako ibilgailuekin? Auto horiek lanetik gertu aparkatzeko beharra dute, baina ez digute horretarako baimenik ematen”.

Arrazoi osoa daukate, are gehiago esango nuke. Herritarren ekarpenak entzun nahi ez dutenaren isla bat da hori.
Inoiz ez da positiboa edo erreala izango Arrasateko aparkalekuaren arazoa konpotzeko automobilaren mugikortasuna izatea.
Gauzak ez dira zuriak, ezta beltzak ere, grisen tonalitateak baitaude.
Bestalde, arazoak ikusten direnean, kexak daudenean, eta ez badago borontaterik konpontzeko asunto txarra.
Ordaindu, beste guztiek bezala!
Eta Arrasatera lanera etorri behar dutenek zer aukera dute? Mespretxua besterik ez.
Langileek ere badute eskubidea herri honetan aparkatzeko dirutza bat utzi barik edo isunak jasoko dituzten beldurrez ibili barik. Lana egitea ez da kapritxo bat, benetan lanera etorri behar dutenek errespetua merezi dute, eta kontratua daukatela erakusten badute, OTAn bertakoek bezala aparkatzeko eskubidea.
Eta zein irizpide erabili da ospitalera doazen inguruko herrietako pertsonentzat (ez dute beste aukerarik), ospitalearen inguruan TAO bat jartzeko?
Lehen aparkatzeko arazoak bazeuden, orain konpondu beharrean, negozioa egiten dugu horrekin.