Autonomoen jubilazioa eta negozio txikien transmisioari buruzko saioak

0
802

Bi saioak doakoak izango dira eta Debagoieneko Mankomunitatean izango dira, izen-emateak zabalik daude.

Mankomunitateko Garapen Agentziak antolatuta, autonomoen jubilazioaren inguruko saioa martxoaren 28an izango da, goizeko 9:30etik 12:30era.

Era berean, negozio txikien transmisioari buruzko saioa apirilaren 4an izango da, goizeko 9:30etik 13:30era.

Biak ala biak Mankomunitatean bertan egingo dira (Nafarroa etorbidea, 17) Geroa Bermatuz ekimenaren baitan.

Saioak doakoak izango dira, baina plaza kopuruak mugatuak direnez, izen eman behar da. Izen-ematea oraingoz zabalik dago

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen