Autobusa antolatu dute Arrasatetik eta Aretxabaletatik Euskalzaleon Martxara joateko

0
2283

AED eta Loramendi euskara elkarteek autobusa antolatu dute ekainaren 13an Iruñean egingo den Euskalzaleon Martxara joateko. “Euskaraz bizitzeko behar den dena” lelopean egingo den mobilizazioan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

Autobusak bi irteera izango ditu Debagoienean: 09:45ean Aretxabaletako Azbetik eta 10:00etan Arrasateko Zalduspetik. Itzulera, berriz, 20:00etan izango da Iruñetik. Bidaia joan-etorriarekin 15 eurokoa izango da.

Antolatzaileek azaldu dute egun osoko egitaraua prestatu dutela Nafarroako hiriburuan. Martxak hainbat gune zeharkatuko ditu, besteak beste Askatasunaren Enparantza, Antoniutti parkea eta Runako parkea, eta amaierako ekitaldia Gazteluko plazan egingo dute.

Txartelak Loramendin eta AEDn eskuratu ahal izango dira, eta izena emateko azken eguna ekainaren 10a izango dela jakinarazi dute. Halaber, herritarrak “animatu eta elkarrekin joatera” gonbidatu dituzte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen