Auto karabana batekin “Osasuna eta eskubideak” aldarrikatu dituzte

0
1037

“Debate zientifikoa” eskatzen duen mugimendu hau Arrasatetik pasa da, eta beste auto karabana batzuekin Arantzazun elkartu da.

Mugimendu honek atzo Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik kotxe karabana bana martxan jarri zuen.
Kotxe multzo horietako bat Arrasatetik igaro zen eguerdian, eta besteekin Arantzazun elkartu zen.

Mugimendu honen arabera, “egun batetik bestera” herritarren eskubideak “oinarri zientifiko eta inongo justifikazio barik urratu egin dituzte”.

Hartzen ari diren erabakiak “gure bizitzan erabaki negatiboa daukate, oro har, osasunean, eskubideetan eta ekonomian”.

Politikariei oro har “gardentasuna eta behingoz debate zientifiko bat” eskatzen dizkie, eta “horrez gain ozen adierazi nahi diegu ez gaudela konforme”:

  • Osasun zerbitzuan jasaten ari garen arretarekin
  • Osasun arloan egiten ari diren murrizketekin
  • Pertsona nagusiek zahar etxeetan jasan duten eta jasaten ari diren utzikeriarekin
  • Gure seme-alabak bizitzen ari diren distopiarekin
  • Komunikabideen bitartez herritarren artean sortu duten izuarekin
  • Martxotik hona sufritu ditugun eskubideen murrizketekin
  • Poliziaren errepresioarekin

Egoera honetan “hedabide ofizialetan ez dugu bertsio ofizialetik kanpoko iritzirik entzuten, debate zientifikoak ez dauka lekurik, umezurtz sentitzen gara”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen